ZUBEROAKO MASKARADA
11 11 2007Baso gainean egiten den dantza bezala ere ezagutzen da dantza mota hau. Xuletino izenaz ezagutzen den dantza hau oso ikusgarria da.
Normalean 5 kidek dantzatzen dute. dantza hau inauterietako dantza da, beraz, dantzariak mozorrotuta dantzatzen dute; adibidez kantinerixa, zalduna…
Dantza honek hainbat zati dauzka. Gabota, satan eta godaleta besteak beste.
Azken honetan, godaletan, dantzari bakoitzak bere inprobisazioa burutzen du eta hau egin ondoren baso gainera salto egin behar du hau apurtu gabe, noski.
Norberak berea egin ondoren, denek batera dantzatzen dute eta hau egin ondoren norberak bere “baso-erdia” edaten du. Berez, aurretik, bakoitzak bere inprobisazioa egin duen garaian basoa apurtu edo iraultzen duenak ezingo luke bukaerako baso erdia edan; baina, gaur egun behintzat, denek edaten dute nahiz eta jauzia egiterako garaian basoa hautsi edo bota.
Hemen daukazue bideo labur bat.
Listen to this podcast
Categories : DANTZAK
Azken iruzkinak