JAKINTZA DANTZA TALDEKO LOKALA
18 12 2007Jakina da lokala salgai zegoela. Jada hasi dira jabe berriak euren trasteak barrura sartzen.
Aurrekoan dantzak ematen ari nintzela sartu ziren lehenengo aldiz. Hasieran gurasoren bat zela uste nuen, baina begiratzera irten nintzenean, han ikusi nituen orgatila batekin masa egiteko osagaiak beheko geletara eramaten.
Ez nuen uste hain azkar hasiko zirenik. Konturatzerako, lokalik gabe gaude. Orain ez daukagu ezer egiterik.
Dena, udaletxearen esku dago. Lokal baten zain gaude, lokala eman ezean beste neurri batzuk hartu beharrean izango gara.
Besterik gabe, kezkarik baduzue galdetu, gustura erantzungo dizuet eta.
Listen to this podcast
Azken iruzkinak