LOKALA NOLAKOA DEN IKUSI NAHI BADUZUE, SARTU, ATEA IREKITA DAGO

16 01 2008

Kaixo! gaurko honetan, eman diguten lokala nolakoa den esplikatuko dizuet.

Nolakoa den jakiteko bideo  bat jarriko dizuet, aipatu bideoa nire mugikorrarekin grabatua dagoela. Imagina ez da beste munduko ezer baina ideia bat egiteko balioko dizuelakoan nago.

Hemen duzue bideoa:

Espero dut zuen gustukoa izan dela, beraz

Agur!

Dantzari 
Listen to this podcast Listen to this podcast



maskaradak gainean ditugu!

15 01 2008

Urtarrilaren 13an hasiko dira.Urtebeteren ondoren, berriro ere hemen dauzkagu atharratze eta alozeko gazteak dantzan

hemen daukazue noiz tokatzen diren eta noski, non tokatzen diren:

  • Urtarrilak 13, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 20, igandea: Gotaine
  • Urtarrilak 27, igandea: Ligi
  • Otsailak 3, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 10, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 17, igandea: Muskildi
  • Martxoak 2, igandea: Gamere
  • Martxoak 8, larunbata: Maule
  • Martxoak 16, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 23, igandea: Barkoxe
  • Martxoak 30, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilak 6, igandea: Altzai / Lakarri
  • Apirilak 13, igandea: Sohüta/Hoki
  • Apirilak 20, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 27, igandea: Santa Grazi

  • (datak dantzan.com etik hartuak dira)

maskarada

Listen to this podcast Listen to this podcast



NESKEN BURUKO ZAPIA, MUTILEN GERRIKOA…

13 01 2008

kaixo!

gaurko honetan nesken buruko zapia nola jarri, mutilen gerrikoa nola lotu… ikasiko dugu. Ez dizuet nik erakutsiko, hau, honako bideo honetan ikusi ahal izango duzue.

espero dut gustukoa izatea

agur!

Dantzari

(bideoa youtuben aurkitutakoa da, aitorlauzirika izenarekin sinatzen du berak.)     
Listen to this podcast Listen to this podcast



lokal zaharretik lokal berrira egin beharreko bidea

10 01 2008

MAPA

hor daukazue nondik nora joan behar duzuen jakiteko mapa interesgarri bat.

Listen to this podcast Listen to this podcast



AMAIAKO EZPATA DANTZA

1 01 2008

Dantza hau oso ikusgarria da nire ustez.

Dantza honen izenak esaten duen bezala, ezpata dantza bat da; borrokaren erlazionatutako dantza bat da. Dantza hau, aurkako 2 bandoen arteko borroka dela esan genezake, bakoitzak bere buruzagia duelarik.

Lehenik, buruzagiek dantzatzen dute eta ondoren euren atzean kokatuta dauden borrokalariek jarraitzen dute, horrela etengabe.

Hasieran aipatu dudan bezala, oso dantza ikusgarria da eta ikusteko aukera badaukazue ez zazue zalantzarik egin eta zoazte ikustera!

agur!

Dantzari 

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz