LAZKAOKO DANTZA-SOLTE TXAPELKETA

24 04 2008

EPA!

Herri guztitik joango dira Lazkaora. Dantza, geroz eta gutxiago ikusten da gure herrietakoGaurkoan Lazkaoko dantza-solte txapelketaz hitz egingo dizuet. Txapelketa hau, maiatzaren 1ean izango da eta Euskal kaleetan. Lazkaoko dantza-txapelketa dantza-solteko denboraldiaren lehenengo txapelketa da. Urte osoan zehar askoz ere gehiago egongo dira,baina aurrez aipatu bezala, lehenengoa da, eta honela, ukitu berezi bat ematen dio honi. Gogoratu arratsaldeko seietan hasiko dela txapelketa hau.

dantza.jpg
Beste gauza bat,  Oreretako dantzari txikia da. Maiatzaren lehenengo egunean egiten da hau,Lazkaoko dantza-solte txapelketarekin batera.

Besterik ez!

Agur!

Dantzari 

Listen to this podcast Listen to this podcast



ORDIZIAKO TXISTULARI ALARDEA

22 04 2008

Ordiziako txistulari alardea maiatzaren 10ean egingo da.  Ordiziako txistulariak urte guztian zehar prestatzen aritu diren abestiak esainiko dizkigute. Hau honela izanik, guregana etorri dira laguntza eske. Alardean dantza batzuk jotzekotan omen dira eta bertan dantza egitea inportako al zitzaigun galdetu ziguten. Guk baietz erantzun genien eta jada hasiak gara dantza horiek prestatzen.
Beraz, maiatzaren 10ean,arratsaldez, emanaldi polita izango dugu herriko plazan. Ahaztu gabe apuntatu egutegian!

Agur!

Dantzari

Listen to this podcast Listen to this podcast



ZALDIBIKO DANTZARI TXIKIA

10 04 2008

Kaixo!

Gaurkoan igande honetan gauzatuko den dantzari txikiaz hitz egingo dizuet. Hau, Zaldibian egingo da eta bertara, goierri osoko dantza taldeetako haurrak joango dira. Ikuskizun polita izango da igande honetakoa inongo duda izpirik gabe.

Dantzari txikia goizez hasiko da. Goizeko 11tan hain zuzen ere. Ordu horretan, hamaiketakoa eskainiko zaie haurrei herriko plazan. Jarraian, desfile moduko bat egingo da herrian zehar.Bukatzeko herriko plazan dantza batzuk egin ondoren, haurrak zaldibiako etxeetara edota elkarteetara joango dira bazkaltzera.

Arratsaldean, berbena moduko bat izango dela pentsatzen dut.

Besterik gabe igande honetan zereginik ez baduzue, bertara joatea gonbidatzen zaituztet. Agur!

Dantzari

Hemen uzten dizuet igandeko egitaraua

XVIII. DANTZARI TXIKI EGUNA

Zaldibian, 2008eko apirilaren 13ean

 

DANTZA TALDEAK

 

JAKINTZA  (ORDIZIA)

AURTZAKA  (BEASAIN)

IRRINTZI ALAI  (LEGORRETA)

GORUNTZ (GABIRIA)

GURE TXOKOA  (BERA)

IZTUETA  (ZALDIBIA)

 

EGITARAUA:

Ø     11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.

Ø     12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.

Ø     12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra  egingo dituzte.

Ø     13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.

Ø     14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.

Ø     17:00etan: MODESTO-rekin JAIALDIA. Herriko plazan.

 

OHARRA:  HONEKIN BATERA GONBIDAPENA LUZATZEN DIZUEGU OSTIRALEAN, HILAREN 11-an, IBARRAKO ALUR DANTZA TALDEAREN IKUSKIZUNERA, GAUEKO 10:00-etan  FRONTOIAN IZANGO DELARIK.

 

IZTUETA DANTZA TALDEA eta ZALDIBIAKO UDALA

Listen to this podcast Listen to this podcast



GAZTETXEAREN URTEMUGA

3 04 2008

Igande honetan, gaztetxearen urtemuga da. Urdaneta eta Jakintza dantzataldeetako ume batzuk joango dira dantza egitera. Egitasmoa, goizeko 11tan izango da. Joango diren dantzariak 7 urtekoak izango dira. Igande honetan saiatuko naiz argazki b batzuk ateratzen eta hemen jartzen.

Honetaz aparte, igande honetan ere, Ataunen dantzari txikia egingo da. Bertara, dantzaririk zaharrenak joango dira. Toki guztietako dantzariak joango dira bertara. Giro polita egongo da han.

Besterik gabe, bi lekutakoren batera joatea.

Agur!

Dantzari 

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz