ZALDIBIKO DANTZARI TXIKIA
10 04 2008Kaixo!
Gaurkoan igande honetan gauzatuko den dantzari txikiaz hitz egingo dizuet. Hau, Zaldibian egingo da eta bertara, goierri osoko dantza taldeetako haurrak joango dira. Ikuskizun polita izango da igande honetakoa inongo duda izpirik gabe.
Dantzari txikia goizez hasiko da. Goizeko 11tan hain zuzen ere. Ordu horretan, hamaiketakoa eskainiko zaie haurrei herriko plazan. Jarraian, desfile moduko bat egingo da herrian zehar.Bukatzeko herriko plazan dantza batzuk egin ondoren, haurrak zaldibiako etxeetara edota elkarteetara joango dira bazkaltzera.
Arratsaldean, berbena moduko bat izango dela pentsatzen dut.
Besterik gabe igande honetan zereginik ez baduzue, bertara joatea gonbidatzen zaituztet. Agur!
Dantzari
Hemen uzten dizuet igandeko egitaraua
XVIII. DANTZARI TXIKI EGUNA
Zaldibian, 2008eko apirilaren 13ean
DANTZA TALDEAK
JAKINTZA (ORDIZIA)
AURTZAKA (BEASAIN)
IRRINTZI ALAI (LEGORRETA)
GORUNTZ (GABIRIA)
GURE TXOKOA (BERA)
IZTUETA (ZALDIBIA)
EGITARAUA:
Ø 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.
Ø 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
Ø 12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra egingo dituzte.
Ø 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
Ø 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.
Ø 17:00etan: MODESTO-rekin JAIALDIA. Herriko plazan.
OHARRA: HONEKIN BATERA GONBIDAPENA LUZATZEN DIZUEGU OSTIRALEAN, HILAREN 11-an, IBARRAKO ALUR DANTZA TALDEAREN IKUSKIZUNERA, GAUEKO 10:00-etan FRONTOIAN IZANGO DELARIK.
IZTUETA DANTZA TALDEA eta ZALDIBIAKO UDALA
Listen to this podcast
Azken iruzkinak