AMAIAKO EZPATA DANTZA

1 01 2008

Dantza hau oso ikusgarria da nire ustez.

Dantza honen izenak esaten duen bezala, ezpata dantza bat da; borrokaren erlazionatutako dantza bat da. Dantza hau, aurkako 2 bandoen arteko borroka dela esan genezake, bakoitzak bere buruzagia duelarik.

Lehenik, buruzagiek dantzatzen dute eta ondoren euren atzean kokatuta dauden borrokalariek jarraitzen dute, horrela etengabe.

Hasieran aipatu dudan bezala, oso dantza ikusgarria da eta ikusteko aukera badaukazue ez zazue zalantzarik egin eta zoazte ikustera!

agur!

Dantzari 

Listen to this podcast Listen to this podcast



fandangoa

29 11 2007

hemen daukazue fandango izena daukat bideo bat.

Dantzariak atzo igotako bideoko berberak dira. Gaurkoan fandangoa tokatzen da, berez, lehenengo dantzatzen da eta ondoren, ariñ-ariña, baina bideoa nola igo asmatzen aritu naiz eta denbora askorik ez neukanez lehenik bideo laburrena igo dut.

ea gustuko duzuen eta zerbait gehiago jakin nahi baduzue dantzei buruz idatz iezadazue blogean eta irakurritakoan saiatuko naiz zuen desirak asetzen.

Besterik gabe, agur!

Dantzari

jakintza dantza taldeko logoa

Listen to this podcast Listen to this podcast



Ariñ-ariña

27 11 2007

Hortxe daukazue ariñ-ariña izeneko dantza. Eta orain sarreratxo txiki bat egingo dizuet dantza hauei buruz.

Dantza hauek oso herrikoiak dira eta, normalean, herri txikietako biztanleek euren herrietako jaietan dantzatzen dituzte. Geroago, dantza mota bat finkatu zen eta azkenik txapelketak sortu ziren. Hemen bi dantza egiten dira normalean eta bakoitza 16 urte bete arte 6 pauso izaten dira eta behin 16 urte bete ondoren, 8 pausotakoak dantzatzen dira.

Txapelketetan eta herriko plazetan ere, lehenik fandangoa dantzatzen da baina arazotxo batzuk eduki ditut beste bideoa igotzerako orduan, beraz, oraingoan, ariñ-ariña ikustearekin konformatuko beharko zarete.

Bideo honetako dantzariak Lazkaokoak dira eta neskak 13 urte dauzka eta mutila, aldiz, 2 gutxiago, hots 11 urte eskerrik asko eurei ere.

Agur eta hurrengora arte!

Dantzari

Listen to this podcast Listen to this podcast



UZTAI-TXIKI edo ARKU-DANTZA

25 11 2007

Dantza honen sorrerari buruz dakiguna, hasiera atean, defentsarako zela dakigu. Aspaldi batean aurkarien aurka erabiltzen zuten tresna bat zen eta azkenean musikaren erritmoa jarraituz eta tresna hauek erabiliz uztai-txiki edo arku-dantza sortu zen.

arkudantza

Gaur egun, asko dantzatzen den dantza da eta oso ikusgarria da. Alde batetik ateratzen duten zaratagatik, eta bestetik, geroz eta abiadura handiagoa hartzen duen musikarengatik.

Bukatzeko, dantza hau zuzenean ikusteko aukera badaukazue ikusteko gonbita luzatzen dizuet hemendik. Eta ez badaukazue aukera hori hemen duzue bideo bat, ea gustuko duzuen.

Listen to this podcast Listen to this podcast



ZUBEROAKO MASKARADA

11 11 2007

ZUBEROAKO MASKARADAzuberoako maskarada

Baso gainean egiten den dantza bezala ere ezagutzen da dantza mota hau. Xuletino izenaz ezagutzen den dantza hau oso ikusgarria da.
Normalean 5 kidek dantzatzen dute. dantza hau inauterietako dantza da, beraz, dantzariak mozorrotuta dantzatzen dute; adibidez kantinerixa, zalduna…
Dantza honek hainbat zati dauzka. Gabota, satan eta godaleta besteak beste.
Azken honetan, godaletan, dantzari bakoitzak bere inprobisazioa burutzen du eta hau egin ondoren baso gainera salto egin behar du hau apurtu gabe, noski.

Norberak berea egin ondoren, denek batera dantzatzen dute eta hau egin ondoren norberak bere “baso-erdia” edaten du. Berez, aurretik, bakoitzak bere inprobisazioa egin duen garaian basoa apurtu edo iraultzen duenak ezingo luke bukaerako baso erdia edan; baina, gaur egun behintzat, denek edaten dute nahiz eta jauzia egiterako garaian basoa hautsi edo bota.

Hemen daukazue bideo labur bat.

Listen to this podcast Listen to this podcast






Itxi
Bidali postaz