15
01
2008
Urtarrilaren 13an hasiko dira.Urtebeteren ondoren, berriro ere hemen dauzkagu atharratze eta alozeko gazteak dantzan
hemen daukazue noiz tokatzen diren eta noski, non tokatzen diren:

Zabildu
Listen to this podcast
Comments : No Comments »
Categories : Sailkatugabeak
13
01
2008
kaixo!
gaurko honetan nesken buruko zapia nola jarri, mutilen gerrikoa nola lotu… ikasiko dugu. Ez dizuet nik erakutsiko, hau, honako bideo honetan ikusi ahal izango duzue.
espero dut gustukoa izatea
agur!
Dantzari
(bideoa youtuben aurkitutakoa da, aitorlauzirika izenarekin sinatzen du berak.)
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : 1 Comment »
Categories : Sailkatugabeak
10
01
2008
MAPA
hor daukazue nondik nora joan behar duzuen jakiteko mapa interesgarri bat.
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : 1 Comment »
Categories : Sailkatugabeak
1
01
2008
Dantza hau oso ikusgarria da nire ustez.
Dantza honen izenak esaten duen bezala, ezpata dantza bat da; borrokaren erlazionatutako dantza bat da. Dantza hau, aurkako 2 bandoen arteko borroka dela esan genezake, bakoitzak bere buruzagia duelarik.
Lehenik, buruzagiek dantzatzen dute eta ondoren euren atzean kokatuta dauden borrokalariek jarraitzen dute, horrela etengabe.
Hasieran aipatu dudan bezala, oso dantza ikusgarria da eta ikusteko aukera badaukazue ez zazue zalantzarik egin eta zoazte ikustera!
agur!
Dantzari
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : No Comments »
Categories : DANTZAK
29
12
2007
Aurreko iruzkinean idatzi nuen bezala jakintza dantza taldea lokalik gabe geratu zen
Orain 2 egun, gutxi gora behera, lokal bat utzi digute gure dantza taldeak aurrera jarraitu dezan. Lokal hau bota berri duten Milagrosa ikastetxean izango da, lehenago gazte lokala zegoen tokian. Orain lokal osoa guretzat bakarrik izan beharrean, bertso eskolako kideekin partekatu beharko dugu. Ezer baino hobe izango da behintzat!
Laburbilduz, oporretatik bueltan posible izango dugu dantzak ematen jarraitzea.
Besterik gabe gabon zoriontsuak pasa!
Dantzari
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : No Comments »
Categories : Sailkatugabeak, jakintza dantza taldea
18
12
2007
Jakina da lokala salgai zegoela. Jada hasi dira jabe berriak euren trasteak barrura sartzen.
Aurrekoan dantzak ematen ari nintzela sartu ziren lehenengo aldiz. Hasieran gurasoren bat zela uste nuen, baina begiratzera irten nintzenean, han ikusi nituen orgatila batekin masa egiteko osagaiak beheko geletara eramaten.
Ez nuen uste hain azkar hasiko zirenik. Konturatzerako, lokalik gabe gaude. Orain ez daukagu ezer egiterik.
Dena, udaletxearen esku dago. Lokal baten zain gaude, lokala eman ezean beste neurri batzuk hartu beharrean izango gara.
Besterik gabe, kezkarik baduzue galdetu, gustura erantzungo dizuet eta.
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : No Comments »
Categories : Sailkatugabeak
29
11
2007
hemen daukazue fandango izena daukat bideo bat.
Dantzariak atzo igotako bideoko berberak dira. Gaurkoan fandangoa tokatzen da, berez, lehenengo dantzatzen da eta ondoren, ariñ-ariña, baina bideoa nola igo asmatzen aritu naiz eta denbora askorik ez neukanez lehenik bideo laburrena igo dut.
ea gustuko duzuen eta zerbait gehiago jakin nahi baduzue dantzei buruz idatz iezadazue blogean eta irakurritakoan saiatuko naiz zuen desirak asetzen.
Besterik gabe, agur!
Dantzari

Zabildu
Listen to this podcast
Comments : 1 Comment »
Categories : DANTZAK
27
11
2007
Hortxe daukazue ariñ-ariña izeneko dantza. Eta orain sarreratxo txiki bat egingo dizuet dantza hauei buruz.
Dantza hauek oso herrikoiak dira eta, normalean, herri txikietako biztanleek euren herrietako jaietan dantzatzen dituzte. Geroago, dantza mota bat finkatu zen eta azkenik txapelketak sortu ziren. Hemen bi dantza egiten dira normalean eta bakoitza 16 urte bete arte 6 pauso izaten dira eta behin 16 urte bete ondoren, 8 pausotakoak dantzatzen dira.
Txapelketetan eta herriko plazetan ere, lehenik fandangoa dantzatzen da baina arazotxo batzuk eduki ditut beste bideoa igotzerako orduan, beraz, oraingoan, ariñ-ariña ikustearekin konformatuko beharko zarete.
Bideo honetako dantzariak Lazkaokoak dira eta neskak 13 urte dauzka eta mutila, aldiz, 2 gutxiago, hots 11 urte eskerrik asko eurei ere.
Agur eta hurrengora arte!
Dantzari
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : 1 Comment »
Categories : DANTZAK
25
11
2007
Dantza honen sorrerari buruz dakiguna, hasiera atean, defentsarako zela dakigu. Aspaldi batean aurkarien aurka erabiltzen zuten tresna bat zen eta azkenean musikaren erritmoa jarraituz eta tresna hauek erabiliz uztai-txiki edo arku-dantza sortu zen.

Gaur egun, asko dantzatzen den dantza da eta oso ikusgarria da. Alde batetik ateratzen duten zaratagatik, eta bestetik, geroz eta abiadura handiagoa hartzen duen musikarengatik.
Bukatzeko, dantza hau zuzenean ikusteko aukera badaukazue ikusteko gonbita luzatzen dizuet hemendik. Eta ez badaukazue aukera hori hemen duzue bideo bat, ea gustuko duzuen.
Zabildu
Listen to this podcast
Comments : 2 Comments »
Categories : DANTZAK
22
11
2007
hemen daukazue zapatari dantzatzen ari diren ikasle batzuk
animo neska-mutilak !

Zabildu
Listen to this podcast
Comments : No Comments »
Categories : jakintza dantza taldea
Azken iruzkinak